XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Alde egin, bele nazkagarria! oihukatu zuen, garbi utziz ez zela damatxo bat estuasunetan... eta miopea eta daltonikoa zela gainera.

Jones jauna bere airezko ikusketa bideratzen ari zen bitartean, Sir Itzulipurdikarik eta bere lagunek oinez jarraitu zuten bilaketa.

Gazteluez gainera, beti zegoen neskatxa zorigabe bat zuhaitz bati lotuta, edo kobazulo batean gatibu, edo ibai bateko uharte batean isolaturik aurkitzeko aukera.

Baina nahiz eta zortea alde izan ez, oso pozik zeuden.

Presarik ez zegoen, eguraldia ederra zen eta, denbora aurrera joan ahala, hiruren arteko harremana estuagotu egin zen.

Neurri batean, ibilaldi-egun nekagarri baina atsegin baten bukaeran izan zuten elkarrizketaren ondorio izan zen hori.

Gizona eserita zegoen, eta bi animaliak belar bigun gozoan etzanda, pago handi baten azpian, zeinaren hostoen artean txoriek soinu alaietako kantuak kantatzen ari baitziren.

Arratsaldea eguzkitsua zen, eta zalduna bereziki alai zegoen bi bidai lagunen artean eseri zelarik.

Batak eraman eta besteak zaindu egiten nau neure bilaketan, pentsatu zuen, eta inoiz ez dira kexatzen.